BCPak VII. Programa Markoaren (FP7aren) area tematiko bakoitzean dauden lantaldeak dira; haien areako euskal agenteek Europan duten jarduera koordinatzea dute helburu, egindako ahaleginak eta lortutako emaitza globala optimizatzeko. BCPen zeregina da, izan ere, euskal enpresek Europako I+Gan duten presentzia handitzea.
BCP bakoitzak lider bat du, espezialista-talde bat eta arrasteko enpresa-talde bat.
Web honetako erabiltzaileek eskura izango dute BCP bakoitzean egiten ari diren jarduerei buruzko informazio publikoa. Informazio hori eskuratzeko, Harpidetzaren inprimakia bete behar duzu. Erabiltzaile-izena eta pasahitza emango zaizkizu. Alta emandakoan, web honetan sartu ahal izango duzu intranetaren bidez, “harpidetua” aukeratik.
250 profesional baino gehiago ditu, Europako Batzordeak berak FP7rako emandako irizpideen arabera egituratuta:
- Area tematikoka, bederatzi.
- Azpi-areaka, gomendagarria denean, area edo arlo bakoitzean sartzen diren plataformen arabera.
Lehenik eta behin, lider bat izendatzen da gai bakoitzeko, espezializaziorik egokiena bilatuz, eta sistemako indar guztien arteko lidergoen arteko oreka zainduz. Liderra da EUROBULEGO osoari BCPen jardueraren berri emateko arduraduna, beste BCPetako liderrekin batera. Horrela, bada, EUROBULEGOAREN Europaranzko antolamendua modu praktikoan indar daiteke, sistemako parte-hartzea areagotuz.
Gainera, badago espezialista-talde bat Area Tematiko bakoitzaren inguruan aktiboki lan egiten duten agente eta enpresa gehienak biltzen dituena.
Azkenik, taldeetan lan egiteko baliabide espezifikoak eduki ez arren BCPetan parte hartuz output hori balia dezaketen taldeek ere parte hartzen dute.
BCP bakoitzean mantendu egiten da beste hauetan baliagarri dauden tresnen ikuspegi globala: programa markoak, Europako beste I+Gko programa batzuk, ERA-NET deialdiak, Europako deialdietan euskal pisua areagotzeko ekintza berezien proposamenak... |
|