Eusko Jaurlaritzak apustu garrantzitsua egin du Euskadi Europako I+Garen barruan sartzeko, Programa Markoekin hasi zenetik. Izan ere, Euskadik Europan izandako emaitzak gero eta hobeak izan dira, bai erretornuen aldetik eta bai inpaktu teknologikoaren aldetik.

EUROBULEGOA estrategia horren agentzia koordinatzaile gisa bultzatzeari esker, aurrerapauso handia eman dugu, gai izan baikara aurrerapenak xehetasunez planifikatzeko, monitorizatzeko eta zuzentzeko, Europako proiektuak eta agente teknologikoak dinamizatzeko, eta gure I+G programak europartzeko proiektuak garatzeko.

Pozgarria egiten zait ikustea denon artean lortu dugula FP6ren erretornuak % 30 baino gehiago igotzea -125 milioi € gainditu dira-, eta FP7ri prestakizun eta lehiakortasun handiz egingo diogula aurre.