|
|
 |
 |
 |
 |
Eurobulegoa —Nazioarteko I+G garatzeko Euskal Agentzia— 2004ko maiatzean sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren zerbitzura dago. I+G nazioartekotzeko politika garatzea da Eurobulegoaren helburua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen barruan.
Euskal Agenteek Europako ikerketa-esparruan (European Research Area, ERA) duten parte-hartzea kuantitatiboki eta kualitatiboki sustatzea eta handitzea da, izan ere, Eurobulegoaren misio nagusia, programa europar bakoitzaren helburu estrategiko orokorren arabera eta Area tematiko eta Agente mota bakoitzaren helburu espezifikoen arabera, Euskadi nazioarteko I+G arloan lehiakortasun eta bikaintasun handieneko mailara iristea lortuz.
Gainera, 2006-2009ko Zientzia, Teknologia eta Gizartearen Plana Europako beste gobernu batzuen I+Gko planekin lotzeko programa europarrak garatzen ditu Eurobulegoak Euskadirentzat estrategikoak diren eremu-arloetan. |
|
|