- Euskal enpresek nazioarteko I+Gan duten partaidetza bultzatzea.

- Euskal estrategia bateratu bat sustatzea, I+G nazional nahiz nazioartekoan parte hartzen duten agente guztien laguntzarekin bat, Europako I+G programen erronka berriei aurre egiteko garaian enpresen jarduera koordinatzeko.

- Enpresa-berrikuntza sustatzea, Europako I+G Programa Markoak eta Europako beste programa batzuek eskainitako aukera iraunkorretatik abiatuta.

- Euskal enpresei aholkularitza ematea, nazioarteko I+G programen onurei, aukerei eta parte hartzeari buruz.

- Lankidetza aktiboa eta emankorra sustatzea enpresen, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen eta Unibertsitatearen artean, mailarik altueneko kalitatezko ikerketa garatzeko.

- Mugaz haraindiko koordinazio ahalik eta handiena lortzea euskal I+G programaren eta beste programa erregional eta nazionalen artean, herrialdeez haraindiko lankidetza sustatzeko ikerketa-jardueretan.

- Etengabeko informazio-fluxua izatea Eurobulegotik Europako ikerketa-esparruan (European Research Area, ERA) interesa duten agenteetarantz.